Gutuna: Azkoitiko zinegotzi langile imaginarioak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko api. 4a, 12:24

Ander Juaristi Sudupe. Azkoitia.

Orain gutxi Azkoitiko alkatearen dimisioaren berri izan dugu. Dimititzeko arrazoiez bertsio ezberdinak atera dituzte zenbait kazetarik, beti ere helburu politiko zehatzei erantzunez; gaixotasunik ez zuela iradokitzen zuen editoriala, ez gaitasuna, hondakinen kudeaketan zituen desadostasunak edota ezkutuko indar beltzak iradokitzen. Alkateak berak, informe medikuak publikoki erakutsi behar izan ditu bere gaixotasuna egiaztatzeko eta dimisioa justifikatzeko. Kazetari horiek ez al dute ezer esatekorik orain alkate ohiari zuzenduz? Hanka sartze hori egiteko izan dituzten informazio iturrien inguruan ezer argitzekorik ez al dute?

Buelta batzuk ematen egon naiz herri berbereko beste alderdi politiko bateko zinegotzien jarreraz. Atentzio gehien eman didana aipatzeko (besteren bat aipatzeko unea ere iritsiko da), Azkoitiko zinegotzi funtzioa, Azkoitiko udalarena den garapen agentziarekin bateratzea da. Egun batean zinegotzia da herriko merkatarientzat eta bestean udaleko langilea. Legeak batera ezina dena bateratzeko abilitatea du zinegotziak. Ez al gaude langile imaginario baten aurrean?