Segundo batengatik ez du irabazi Oriok Nazioarteko Estropada

karkara.eus Aktualitatea. 2015ko api. 4a, 20:26
Ozta-ozta ez du irabazi Oriok, segundo bateko aldeagatik. Labradores gailendu da gizonezkoen finalean, 1:58 denbora eginda. Orio, esan bezala, segundo batera iritsi da. Hirugarren sailkatua Baiona izan da, zortzira. Hiru estropada jokatu behar izan dituzte oriotarrek. Lehendabizikoa, sailkapen estropada, nagusitasunez irabazi dute. Hasiera-hasieratik aurrea hartu dute eta 2:13 denborarekin lehenak izan dira helmuga igarotzen. Finalaurrekoan Miñoko patroia nahastu eta oriotarren kalean sartu da. Biak ziren sailkatzekoak, baina akats honen erruz, Miño kanpoan geratu da. Oriok, alde handia zuenez, bigarren sailkatzea lortu du eta finalerako txartela eskuratu du. Finalean, arestian aipatu bezala, segundo bateko aldeagatik ez da irabazle izendatu Orioko taldea. Labradores de Sevillak eraman du Babyauto sari nagusia. Jarraitu irakurtzen Karkara.eus webgunean.