Anuska Esnal Oliden izango da Orioko EH Bilduko alkategaia udal hauteskundeetan

Aiora LarraƱaga 2019ko ots. 21a, 20:18

Anuska Esnal Oliden Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte larrialdi zerbitzuko burua da 2014tik.

Orioko EH Bilduk gaur iluntzeanĀ aurkeztu du Orioko Kultur Etxean, maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko duten alkategaia. Ekitaldian jakinarazi dute Anuska Esnal Oliden izango dela koalizioaren alkategaia Orion. Antza denez, Orioko EH Bilduk parte-hartze prozesua egin du hautagaia aukeratzeko; amaitu da bertan izena emateko epea, eta Esnalean izan da hautagaitza bakarra.

Gaur egin du EH Bilduk batzarra, eta Anuska Esnal Olidenen hautgaitzak Herriko Hauteskunde Batzordearen aho bateko babesa jaso du. Alkategaiak adierazi du, "erronka berriari pozez, ilusioz eta erantzukizunez" heldu diola, eta prest dagoela "Orio hobe baten alde lan egiteko".

Esnalen ibilbidea
Anuska Esnal Oliden (Orio, 1980) gizarte laguntzailea da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte larrialdi zerbitzuko burua da 2014tik. Koalizioatik azaldu dutenez, bere lanean "gertutik ezagutu ditu bazterketaren eta bortxaketaren ondorioak, eta horiek jasaten dituzten lagunak". Horrez gain, "kudeaketan eskarmentua" duela nabarmendu dute Orioko EH Bildutik, baita "administrazioarekin harreman zuzena" duela ere.

Bestalde, Anuska Esnal Olidenek herrigintzan esperientzia ere badu, eta azken bi urtetan Orioko Herri Ikastolako lehendakaria izan da.