Aparkatzeko txartela urte bukaera arte indarrean egongo dela gogorazi du udalak

Andrea Zipitria 2023ko mai. 3a, 13:20

Hainbat herritarrek udalera jo dute aparkatzeko txartelaren inguruan galdezka. Horregatik, udaletik gogorazi dute bi urteko iraupena duela txartelak Orion erroldatuta dauden ibilgailuentzat. Herrian erroldatuta ez dauden ibilgailuen aparkatzeko txartelak, berriz, urtero berritu behar dira.

Hainbat herritarrek udalera jo dute, 2023ko aparkatzeko udal txartelaren inguruan galdezka. Horren harira, gogorazi du udalak Orion erroldatuta dauden ibilgailuek aurten ez dutela txartel berria eskatu behar, bi urteko iraupena baitu txartelak. Hortaz, urte honen bukaera arte erabili ahal izango da. 2024-2025 aldirako, berriz, txartel berria eskatu beharko da, baina horretarako epea azaroan zabalduko dute.

Bestetik, Orion erroldatuta ez dauden ibilgailuen txartelak urtebeteko iraupena du, eta hori bai, urtero berritu behar da. Iazko azaroan zabaldu zen 2023ko txartelak eskatzeko epea.