Jokin Altunak eta Orio Eragin taldeak jaso dituzte Mirotza sariak

Mireia Galarza Bastida - Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 27a, 11:45

Orio Arraunketa Elkartearen ekimenez, berriro ere bueltan da Garagardo Azoka, eta atzo abiatu zuten ohiko aitortza sariak emanez.

Hiru urteko etenaren ondoren, gogotsu abiatu zuten atzo arratsaldean Orio Arraunketa Elkarteak antolatutako VIII. Garagardo Azoka. Irekiera ekitaldiarekin batera, Mirotza Sariak banatu ohi dituzte, eta atzokoan ere halaxe egin zuten. Aurten, Jokin Altuna pilotaria amezketarrarentzat eta Orio Eragin eskubaloi taldekoetzat izan dira sariak. Garaikurra "ohorea" dela azpimarratu zuten sarituek, eta "eskertuta" azaldu ziren arraun elkartearekin.

Xabier Sukiak gidatu zuen ekitaldia, eta lehenik eta behin Orio Eragineko jokalariei eskatu zien oholtzara igotzeko. Kadete eta jubenil mailetan erakustaldi bikaina eman dute aurtengo denboraldian, eta hori aitortu nahi izan zion arraun elkarteak.

Ondoren, esku-pilotak azkenaldian eman duen espezialista onenetakoari deitu zioten: Jokin Altunari. Buruz buruko finala jokatuko du datorren asteburuan Elordiren aurka, eta modalitateko hirugarren txapela lortzen saiatuko da, oriotarrek emandako bultzadarekin.

Garagardo Azokari benetako irekiera emateko sarituek topa egin zuten ekarrekin asteburuan zehar dastatu ahal izango diren garagardo ezberdinekin. Egian esan, hainbat herritar gerturatu zen azokara, jatera eta edatera, eta hala egiteko aukera izango dute igandera arte.