Argitaratu dira Orioko udal plantilla egonkortzeko 47 lanpostuen behin betiko zerrendak

Onintza Lete Arrieta 2023ko ira. 30a, 14:26
Orioko udaletxea.

Deialdia udaberrian egin zuen udalak, eta onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak aste honetan argitaratu dira Estatuko Aldizkari Ofizialean. Izangaiek 10 laneguneko epea dute orain, alegatutako merituak egiaztatzeko agiriak aurkezteko.

Estatuko Aldizkari Ofizialean aste honetan argitaratu dira Orioko udal plantilla egonkortzeko 47 lanpostuen behin betiko zerrendak. Deialdia udaberrian egin zuen udalak, eta ondoren, hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, behin betiko zerrendak prestatu zituen epaimahaiak, eta onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda horiek aste honetan argitaratu dira Estatuko Aldizkari Ofizialean. Orain, izangaiek hamar laneguneko epea dute orain, alegatutako merituak egiaztatzeko agiriak aurkezteko.

Udalak jakinarazi du agiriak udaleko webgunearen bidez aurkez daitezkeela, hemen.

Bestetik, Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena ere argitaratu da aldizkari ofizialean. Zerrendak bi egunetan argitaratu dira aldizkarian.

Batetik, irailaren 28an argitaratutako lanpostuak daude, eta honakoak dira –agiriak aurkezteko epea urriaren 12ra arte egongo da–: Ekonomia teknikaria; AOT; Administraria; Garbitzailea; Eginkizun anitzetarako ofiziala; Harreragilea (Turismo); Harreragilea (Kanpina); Harreragile arduraduna; Mantentze arduraduna; Eginkizun anitzetarako langile-guarda; Irakasle zuzendaria; Irakaslea flauta; Irakaslea biolina; Irakaslea trikitixa; Irakaslea eskusoinua; Irakaslea gitarra klasikoa; Irakaslea biolontxeloa.

Bestetik, irailaren 29an argitaratutakoak –agiriak aurkezteko epea urriaren 13ra arte egongo da–: Administrari laguntzailea; Irakaslea perkusioa; Irakaslea tronpeta; Irakaslea dantza; Irakaslea kantua; Irakaslea klarinetea; Irakaslea pianoa.