Orio Arraunketa Elkarteak zabaldu du epea bazkideek elastikoak eska ditzaten

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 16a, 13:33
Artxiboko irudian, OAEko elastikoak banatzen, plazan.

Urtero bezala, klubak kamisetak banatuko dizkie bazkideei, eta horiek zer neurritakoak nahi dituzten esateko epea izango dute maiatzaren 5era arte.

Uda gerturatzen ari da, eta urtero bezala, aurten ere elastikoak banatuko dizkie bazkideei Orio Arraunketa Elkarteak. Kamisetak ekain bukaera aldera emango dituzte, baina orain egin behar dira eskaera zehatzak, bazkide bakoitzak bere neurriko elastikoa eskuratu ahal izan dezan, eta horretarako azken eguna maiatzaren 5a izango da.

Haurren neurriak honakoak dira: 4, 8, 12, 16 urte. Helduenak, berriz: S, M, L, XL, 2XL, 3XL.

Eskaerak Whatsapp bidez egin behar dira, 665 72 46 10 telefono zenbakira idatzita. Bertan, izen-abizenak eta kamisetaren neurria zehaztu beharko dira.