Sanpedroetako egitaraua zeharo ixteko azken bilera egingo du udalak eragileekin

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 23a, 08:00
Buruhandi bat haur bat agurtzen duela bospasei urtetako sanpedroetan.

Laugarren bilera izango da, eta ostegun arratsaldean egingo dute.

Udala sanpedroak antolatzen ari da festa batzordearekin, eta laugarren eta azken bilera egingo du aste honetan, egitaraua erabat ixteko.

Bilera ostegunean izango da, hilak 25, 19:00etan Kultur Etxean.