Berdintasunaren aldeko aldarriek hartu dituzte eskualde guztiko kaleak

Gorka Eizagirre eta Urtzi Oteiza 2023ko mar. 9a, 10:03

Aldarri feministak nagusitu ziren eskualdeko kaleetan, eta ozen oihukatu zituzten herri guztietan feminismoaren aldeko aldarriak. Zaintza ereduak zalantzan jartzeaz gain, emakumeek jasan behar dituzten indarkeria motak ere salatu zituzten. 

Martxoaren 8a izan zen atzo, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Egun osoan egin zituzten ekintzak eskualdeko herrietan, baina elkarretaratze eta manifestazio nagusiak arratsalde amaiera aldera egin zituzten. Hain zuzen, Aian, Aizarnazabalen, Azkoitian, Azpeitian, Getarian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian egin zituzten mobilizazioak herrietako talde feministek eta Itaiak deituta.