Martxoaren 8rako jarduera multzoa antolatu du Saiaz mankomunitateak

Nerea Uranga 2024ko ots. 27a, 10:37

Martxoaren 8aren bueltan antolatu dituzte ekitaldiak.

Besteak beste, martxoaren 9rako bertso bazkaria antolatu dute Beizamako Ostatuan, eta bazkarira joateko txartela eskuratzeko azkenengo eguna martxoaren 5a izango da. Beizaman Ostatuan bertan daude salgai eta Errezilen Borondegin.

Emakumeen Nazioarteko Egunari lotuta, otsailaren 28tik martxoaren 9ra bitartean, hainbat jarduera antolatu ditu Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak biltzen dituen lau udalerrietan, hala nola Beizaman, Errezilen, Bidania-Goiatzen eta Albizturren.

Martxoaren 9rako bertso bazkaria egingo dute Beizamako Ostatuan, 14:00etan hasita. Ane Labaka eta Nerea Elustondo bertsolariek kantatuko dute. Bazkarira joateko aurrez erosi beharko da txartela, eta hori erosteko azkenengo eguna martxoaren 5a izango da. Tiketak 30 euro balio du, eta dagoeneko eros daitezke Beizamako Ostatuan bertan, Errezilgo Borondegin, Bidania-Goiazko Ostatuan eta Albizturko Ostatuan.

Martxoaren 8ari lotuta Saiazek antolatutako egitaraua:

  • Otsailak 28, asteazkena. Ez erran inori liburua aztertuko dute, Maddi Ane Txoperena idazlearekin. 18:00etan, Bidania-Goiazko liburutegian.
  • Martxoak 8, ostirala. * Gure lorak printzesa eta printzeak kanta landuko dute, eta horma irudia egingo dute, Errezilgo San Martin Herri Eskolan.
    * 18:00. Beste historia antzezlana, Bidania-Goiazko liburutegian.
    * 19:00. Elkarretaratzea, Bidania-Goiazko frontoian.
    * 21:00. Afaria, Albizturko ostatuan. Izena emateko azkenengo eguna martxoaren 5a da.
  • Martxoak 9, larunbata. 14:00etan, bertso bazkaria, Beizamako Ostatuan. Bertsolariak Ane Labaka eta Nerea Elustondo. Txartelak erosteko azkenengo eguna martxoaren 5a izango da.