Eskualdean hasi dira Martxoaren 8aren bueltako ekintzak antolatzen

Erredakzioa 2024ko ots. 29a, 08:30

Martxoaren 8a ilustratzeko irudi bat. (Itxaro Iraeta)

Gutxi falta da Emakumeen Nazioarteko Egunerako, eta hasi dira data horren bueltako ekitaldiak iragartzen eskualdean. Askotariko ekintzak izango dira.

Zortzi egun falta dira Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, izateko. Bada, eskualdeko herrietan, pixkanaka hasi dira iragartzen egun horren bueltarako antolatu dituzten ekintzak; horietako zenbait asteburu honetan izango dira, gainera. Ekintza ugari prestatu dituzte datozen egunetarako: hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, bakarrizketak, antzezlanak, dokumental zein film emanaldiak... Eta, nola ez, mobilizazio aldarrikatzaileek ere hartuko dute eskualdea. Gure bizitzekin negoziorik ez! da Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoaren 8rako aukeratu duen leloa. Gainera, hilaren hirugarren asteburuan, martxoaren 16an, hain zuzen ere, Urola Kostako gazte feministen topaketa izango da Orion, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. 

Itaia emakumeen antolakunde sozialistak ere mobilizazioak deitu ditu Martxoaren 8rako eskualdeko herri batzuetan, Emakume langileok borrokara! sozialismoa eraiki leloarekin. 

Herri batzuetan talde edota eragile batek baino gehiagok deitutako hitzorduak izango dituzte. Zarautzen, esaterako, martxo osorako egitarauak prestatu dituzte Udalaren Berdintasun sailak, Koordinadora Feministak eta Urola Kostako Itaiak. 

Eskualdeko ikastetxeek ere bat egingo dute Martxoaren 8ko berdintasun aldarriarekin, eta hainbat ekintza gauzatuko dituzte datozen egunetan, hezkidetza foroek sustatutakoak, besteak beste. 

M-8a eskualdean

  • Aia

Martxoak 3, igandea.
12:00. M-8ko banderen salmenta, plazan.

Martxoak 8, ostirala.
17:30. Maraka eta txapa tailerra haurrentzat, plazan.
19:00. Kalejira zaratasua, plazatik abiatuta.
21:00. Emakume afari feminista, Alkarren. Afarirako txartelak Aize Berrin eta Iturriozena tabernetan daude salgai, igandera arte. 

Martxoak 9, larunbata.
16:00. Ausarta filma, Kultur Etxean.
18:00. The Skater filma, Kultur Etxean.
20:00. Yurre Ugarteren eskutik, Joana Maiz komikiaren aurkezpena eta tertulia. 

Martxoak 10, igandea.
17:30. Ztandap antzerkia, Kultur Etxean. 

  • Azkoitia

Martxoaren 1etik 17ra.
Igone Mariezkurrenaren Indusen ibaibideak erakusketa, Portaleburun. 

Martxoak 5, asteartea.
18:30. Jon Artanoren Juana liburuaren aurkezpena, 18:30ean, Oteiza aretoan.

Martxoak 8, ostirala.
11:30. Herriko ikasleen aldarrikapena, udaletxe aurrean.
Arratsaldean, Gazteria Zerbitzuak eta Kale Heziketa programak bultzatutako ekintzak. 17:30. Motxila moreen banaketa. 
19:00. Baginaren bakarrizketak, Baztartxon. Sarrera: 10 euro.

  • Azpeitia

Gaur, osteguna.
18:30. Argazki jendetsua M8-ko dinamikaren berri emateko, Azoka Plazako eskaileretan.

Martxoak 8, ostirala.
17:15.
Girotze tailerra, haur, gazte zein helduentzat.
18:00. Elkarretaratzea plazan, Gure bizitzekin negoziorik ez! Hartu dagokizuen ardura lelopean.
18:30. Mokadua Azoka Plazan.

  • Orio

Martxoak 3, igandea.
08:30. Lilatoira joateko autobusa Oriotik.

Martxoak 5, asteartea.
18:30. Zauriak dokumentalaren emanaldia, Saregilen.

Martxoak 8, ostirala.
19:00. Manifestazioa, plazatik hasita.
21:00. Emakumeen afaria autogestionatua Saregilen.

Martxoak 12, asteartea.
18:00. Qissat Palestinako emakumeen ipuin kontaketa, Saregilen. 

Martxoak 13, asteazkena.
19:00. Burlesque dantza tailerra Etxeluze gaztetxean. Izena eman daiteke Saregilen.

Martxoak 16, larunbata.
12:00. Urola Kostako mugimendu feministaren iragana, oraina eta etorkizuna hitzaldia, Saregilen.
13:00. Marianitada, plazan.
14:30. Bazkaria, Etxeluze gaztetxean.
18:00. Kalejira Manuela Ahizpekin, Etxeluzetik herrira.
22:30. Akaleia eta Indabe taldeen kontzertuak, Etxeluzen.

  • Zarautz

Bihar, ostirala.
18:30. Lerroarte: poesia xuxurlatua Arranon, Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.

Martxoaren 4tik 8ra. 
Banderolen eta lazoen banaketa, Emakumeen Etxean. 

Martxoak 7, osteguna.
18:30. Trenzando historias: un encuentro entre la narrativa, la poesia y la musica, Emakumeen Etxean.

Martxoak 8, ostirala.
10:30-12:30. Emakumeen Etxearen aurrean, elkarrekin ehuntzea eta ikastetxeetan ikasleen elkarretaratzea.
18:30. Mobilizazioa, Lege Zaharren Enparantzan, Itaiak deituta.
19:00. Manifestazioa, anbulatoriotik abiatuta, Zarauzko Koordinadora Feministak deituta.
20:00. Entrevista con mi hija antzezlana, Modelo aretoan, udalak antolatuta.

Martxoak 9, larunbata. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatutako egun osoko egitaraua.
12:00. Marianitada Eguzkitik. Korrikaren aldeko argazki feminista.
14:30. Emakumeen bazkaria, Arranon. Txartelak Arranon eta Eguzkin daude eskuragarri. 
Gero, poteo musikatua, Musika Plazatik.
23:30. Manuela Ahizpak, Arranon.

Martxoak 9, larunbata. Emakumeen Etxeak antolatuta.
16:00-20:00. Martxoaren 8ko sentsibilizazio ekitaldia Merkatu plazan: Zertan sentitu zara diskriminatua?.
17:00. Haurrei zuzendutako eskulanak.
19:00. Davila DJaren emanaldia, udaletxearen aurreko plazan.

Martxoak 10, igandea.
12:00. Ipuin kontalaria. 
17:00. Haurrentzako eskulanak.

Martxoaren 12ra arte. Kartelen erakusketa, Emakumeen Etxean. 

Martxoak 16, larunbata.
Egun osoan zehar, Urola Kostako neska gazteen topaketa Orion, Zarauzko koordinadora feministak deituta. 

  • Zestoa

Martxoak 8, ostirala.
19:00. Kalejira, plazatik abiatuta, talde feministak deituta. 
19:30. Mobilizazioa, Emakume langileok borrokara! Sozialismoa eraiki lelopean, plazatik abiatuta. Itaiak antolatu du.