Eskualdeko herri guztietan mobilizatuko dira herritarrak gaur, Emakumeen Nazioarteko Egunean

Onintza Lete Arrieta 2024ko mar. 8a, 08:00

Iazko manifestazio bat. (Jabi Gonzalez Toston)

Aurtengo Martxoaren 8 honetan ere elkarretaratzeak eta manifestazioak deitu dituzte mugimendu feministak, udalek nahiz bestelako eragileek, eta egun garrantzitsuena gaurkoa izan arren, hainbat herritan ekintza gehiago izango dira datozen egun eta asteetan.

Eskualdeko herri guztietan aldarrikatuko dute gaurko eguna, hots, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Izan ere, elkarretaratzeak edo manifestazioak herri guztietan deitu dituzte gaur arratsalde-iluntze parterako, eta hainbat herritan zabalagoa izango da egitaraua.

Gainera, emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko aldarriak ez dira gaurko egunera mugatuko, eta herri askotan jarraipena izango dute asteburuan zehar nahiz hurrengo asteetan.

Hona hemen herri bakoitzean mugimendu feministak, udalek nahiz bestelako eragileek antolatu dituzten protestak eta ekintzak:

Aia

Gaur, Martxoaren 8a:

  • 17:30. Maraka eta txapa tailerra haurrentzat, plazan.
  • 19:00. Kalejira zaratatsua, plazatik abiatuta.
  • 21:00. Emakume afari feminista, Alkarren.

Bihar, larunbata:

  • 16:00. Ausarta filma, Kultur Etxean. 
  • 18:00. The Skater filma, Kultur Etxean.
  • 20:00. Yurre Ugarteren eskutik, Joana Maiz komikiaren aurkezpena eta tertulia.

Etzi, igandea:

  • 17:30. Ztandap antzezlana, Kultur Etxean.

Aizarnazabal

Gaur, Martxoaren 8a:

  • 18:00. Ados Binakako Txapelketako pilota partidak: Ibarrola-Vertiz Oskoz-Sotil bikotearen kontra, eta Ruiz de Infante - Galeano Aldaregia - O.R. Larramendiren aurka.
  • Ondoren, emakumearen eta kirolaren inguruko dokumentalaren proiekzioa, eta manifestazioa eta poteo musikatua.

Azkoitia

Gaur, Martxoaren 8a:

  • 11:30. Herriko ikasleen aldarrikapena, udaletxe aurrean.
  • Arratsaldean, Gazteria Zerbitzuak eta Kale Heziketa programak bultzatutako ekintzak egingo dituzte.
  • 17:30. Motxila moreen banaketa.
  • 19:00. Baginaren bakarrizketak antzezlana, Baztartxo antzokian. Sarrera: 10 euro.
  • 19:00. Emakume langileok borrokara. Sozialismoa eraiki lelopean manifestazioa, plazatik hasita. Urola Erdiko Itaiak deitu du.

Azpeitia

Gaur, Martxoaren 8a:

  • 11:00. Eraso gabeko heziguneen alde, emakume langile batu borrokara leloarekin tailerra, Azoka Plazako aretoan. Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek deituta.
  • 12:00. Elkarretaratzea, plazan. Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek deituta. 
  • 17:15. Girotze tailerra, haur, gazte zein helduentzat. 
  • 18:00. Elkarretaratzea plazan, Gure bizitzekin negoziorik ez! Hartu dagokizuen ardura lelopean.
  • 18:30. Mokadua, Azoka Plazan.
  • 19:00. Emakume langileok borrokara. Sozialismoa eraiki lelopean manifestazioa, plazatik hasita. Itaiak deitu du.

Martxoak 18, astelehena:

  • 18:30. Aurora Iturriozek dinamizatuta, Sexu indarkeriaren eta mito matxisten eragina eta inpaktua emakumeon bizitzetan mahai inguruan parte hartuko dute Nerea Barjolak eta Idoia Arraizak, Sanagustin kulturgunean.

Martxoak 23, larunbata:

  • 10:00-14:00. Autodefentsa feminista ikastaroa, Emakumeen Txokoan. Parte hartzeko izena eman behar da hilaren 20a baino lehen.

Martxoak 26, asteartea.

  • 18:30. Luciana Alfarok Feminismo dekolonialera hurbiltzen hitzaldi-tailerra emango du Emakumeen Txokoan.

Beizama

Gaur, Martxoaren 8a:

  • 19:00. Elkarretaratzea Bidania-Goiazko frontoian egingo dute, Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak deituta.

Bihar, larunbata:

  • 14:00. Bertso bazkaria, Beizamako Ostatuan. Bertsolariak: Ane Labaka eta Nerea Elustondo.

Errezil

Gaur, Martxoaren 8a:

  • Goizean. Gure lorak printzesa eta printzeak kanta landuko dute, eta horma irudia egingo dute, Errezilgo San Martin Herri Eskolan.
  • 19:00. Elkarretaratzea, Bidania-Goiazko frontoian egingo dute Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak deituta.

Getaria

Gaur, Martxoaren 8a:

  • 18:30ean, elkarretaratzea, udaletxe aurrean, Gure bizitzekin negoziorik ez lelopean. Mariñak talde feministak deituta.

Etzi, igandea:

  • 10:00-14:00. Ama ta asunak erakusketa, udaletxeko sarrera nagusian.
  • 18:00. Ama ta asunak filmaren emanaldia, Iturzaeta aretoan.

Orio

Gaur, Martxoaren 8a:

  • 19:00. Manifestazioa, plazatik hasita.
  • 21:00. Emakumeen afari autogestionatua, Saregilen.

Martxoak 12, asteartea:

  • 18:00. Qissat Palestinako emakumeen ipuin kontaketa, Saregilen.

Martxoak 13, asteazkena:

  • 19:00. Burlesque dantza tailerra Etxeluze gaztetxean. Izena eman daiteke, Saregilen.

Martxoak 16, larunbata:

  • 12:00. Urola Kostako mugimendu feministaren iragana, oraina eta etorkizuna hitzaldia, Saregilen.
  • 13:00. Marianitada, plazan.
  • 14:30. Bazkaria, Etxeluze gaztetxean.
  • 18:00. Kalejira Manuela Ahizpekin, Etxeluzetik herrira.
  • 22:30. Akaleia eta Indabe taldeen kontzertuak, Etxeluzen.

Zarautz

Gaur, Martxoaren 8a:

  • 10:30-12:30. Emakumeen Etxearen aurrean, elkarrekin ehuntzea eta ikastetxeetan ikasleen elkarretaratzea. 
  • 18:30. Mobilizazioa, Lege Zaharren Enparantzan, Urola Kostako Itaiak deituta.
  • 19:00. Manifestazioa, anbulatoriotik abiatuta, Zarauzko Koordinadora Feministak deituta.
  • 20:00. Entrevista con mi hija antzezlana, Modelo aretoan, udalak antolatuta.

Bihar, larunbata:

Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta:

  • 12:00. Marianitada, Eguzkitik. Korrikaren aldeko argazki feminista.
  • 14:30. Emakumeen bazkaria, Arranon.
  • Gero, poteo musikatua, Musika Plazatik.
  • 23:30. Manuela Ahizpak, Arranon.

Emakumeen Etxeak antolatuta:

  • 16:00-20:00. Martxoaren 8ko sentsibilizazio ekitaldia Merkatu plazan: Zertan sentitu zara diskriminatua?
  • 17:00. Haurrei zuzendutako eskulanak.
  • 19:00. Davila DJaren emanaldia, udaletxearen aurreko plazan.

Etzi, igandea:

  • 12:00. Ipuin kontalaria.
  • 17:00. Haurrentzako eskulanak.

Zestoa

Gaur, Martxoaren 8a:

  • 19:00. Kalejira, plazatik abiatuta, talde feministak deituta.
  • 19:30. Mobilizazioa, Emakume langileok borrokara! Sozialismoa eraiki lelopean, plazatik abiatuta. Itaiak antolatu du.

Arroabean:

  • 18:45. Inguruko Martxoaren 8ko mobilizazioetara joateko elkartuko dira, plazan.
  • 20:00. Arian komandantea dokumentala emango dute, Ederki elkartean.
  • 21:30. Arroabeko emakumeen afaria, Ederki elkartean.

Zumaia

Gaur, Martxoaren 8a:

  • 19:00. Manifestazioa, Beheko plazatik hasita, Mugimendu Feministak deituta.
  • 20:00. Emakumeen Eskuz Binakako Euskal Ligako finalak, Aitzuri frontoian.

Martxoak 13, asteazkena:

  • 18:00. Nola bizi duzu martxoaren 8a? gogoeta saioa, Farapi Koop. Emakumeon Etxean, euskaraz.

Martxoak 14, osteguna:

  • 18:00. Stand up komedia: Esti Curiel, Maria Blanco, eta sorpresa gehiago, Emakumeon Etxean.

Martxoak 21, osteguna:

  • 18:30. Revisando el pasado con gafas lilas hitzaldia, Tahis Torra Burguesen eskutik. Gaztelaniaz izango da, Emakumeon Etxean.

Apirilak 17, asteazkena:

  • 18:30. Lodifobia zainetan hitzaldia, Edurne Pujana Deba, Daiteke Aholkularitza, Emakumeon Etxean, euskaraz.