Hordago disko berriaren neguko birari ekingo dio Delirium Tremens talde beteranoak, eta sei hitzordu iragarri ditu. Baina horrekin batera, Patxi Irisarri baxu-jotzaile eibartarraren baja ere iragarri du, taldekidearen "kontziliazio arazoak" medio. Bere lekua Anestesia taldeko kide Mikel Kazalisek hartuko du.
Musikari zarauztarrak ibilbide luzea du, eta Anestesia taldean ez ezik, Negu Gorriak, Kuraia eta Matxura taldeetan aritu da jotzen. Orain, Mutrikuko talde mitikoaren parte izango da, Andoni Basterretxea, Juantxo Iturria eta Haritz Harreguyrekin batera.
Birako lehen kontzertua Azpetiko Sanagustin kulturgunean eskainiko dute abenduaren 10ean, Unidad Alavesarekin batera. Sarrerak 16 euro balio du.