Zarautzen ere gaitzetsi dute Orioko hilketa matxista

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 18a, 13:00

Orioko hilketa matxista gaitzesteko Zarauzko udalak deitutako bilkura. (Jabi Gonzalez Toston)

Udalak deituta protesta isila egin dute udaletxearen aurrean 50 lagun inguruk. Tartean ziren udaleko alderdi guztietako ordezkariak.

Zarauzko Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztietako kideak eta beste hainbat herritarrek Orioko hilketa matxista arbuiatu dute gaur eguerdian. Orotara 50 bat lagun izan dira Udal Gobernuak deitutako protestarekin bat egin dutena eta bost minutuko isilunea egin dute udaletxearen aurrean.

Arratsaldean, berriz, elkarretaratzeak egingo dituzte Urola Kostako Mugimendu Feministak eta Itaia emakumeon antolakunde sozialistak deituta. Biek ala biek 18:30erako egin dituzte deialdiak Lege Zaharren enparantzan.