BIKOTE MISTOEN TRIATLOIA

Bikote Mistoen Triatloia: igeriketako eta bizikletako probak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ira. 24a, 14:00

Kirolariek egin dituzte 350 metro igerian, zazpi kilometro bizikletan eta 2.250 metro korrika.

Gaur 11:30ean eman zaio hasiera Bikote Mistoen Triatloiari, eta ia 500 parte hartzailek parte hartu dute giro paregabean. Kirolariek honako ibilbidea jarraitu dute: 350 metro igerian, moilatik hondartzaraino; zazpi kilometro bizikletaz, Munoa plazatik Getariara iritsi aurreko Iturritxikira eta buelta, eta bi kilometro eta 250 metro korrika. Bizikletak Munoan utzi ondoren, itsas pasealekuan egin dute korrika parte hartzaileek Arguiñanoraino, eta Duke Enea parean izan dute helmuga.