Abian dira Astin kantina berria eraikitzeko lanak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 6a, 14:00
Astiko kantina berria eraikitzeko lanak aurrera doaz. (Zarauzko Udala)

Astiko aisialdi gunean egiten ari diren obren barruan sartzen da kantinaren funtzionamendurako beharrezko hornidura eta urbanizazio lanak egitea nahiz saneamendu sarearen doikuntza. Horrez gain, hobekuntzak egingo dituzte aisialdi gunean ere

Zarauzko Udalak Astiko aisialdi gunea berritu nahi du, eta abian dira kantina berria eraikitzeko lanak. Azken egunetan, esaterako, kantinaren oinarria eraikitzen jardun dira langileak. Izan ere, obra horien barruan sartzen dira kantinaren funtzionamendurako beharrezko hornidura eta urbanizazio lanak nahiz saneamendu sarearen doikuntza. Horrez gain, hobekuntzak egingo dituzte aisialdi gunean ere; hala nola, merenderoko mahai eta eserlekuak berritu eta bertan dauden parrilak txukunduko dituzte, eta jolas parkea ere eraikiko dute, haurrak bertan jolasteko aukera izan dezaten.

Lanak egiten ari da Jaizubia Obras y Servicios S.L. enpresa eta 918.679,22 euroko aurrekontua du.