Zilarrezko dominak lepotik zintzilik itzuli dira Australiatik Gallo eta Ibon Oregi

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 25a, 16:00
Aitor Frantzesena 'Gallo' eta Ibon Oregi, hainbat lagunekin munduko zirkuituko proba amaitu ondoren. (Utzitakoa)

Surf egokituko munduko zirkuituko proba jokatu dute Byron Bayko hondartzan beste 92 kirolarirekin batera  eta etxera iritsi berritan, "gustura" agertu dira lortutako emaitzarekin.

Aitor Frantzesena Gallo eta Ibon Oregi Zarauzko surflariek meritu handiko emaitzak lortu dituzte Australian jokatutako surf egokituko munduko zirkuituko proban; izan ere, biak ala biak bigarren sailkatu dira norbere kategorian: visual kategorian Gallo eta kneel kategorian Oregi, hain zuzen ere.

Hori horrela, "gustura" agertu da Oregi egindako lanarekin, onenen artean amaitu baitute hilaren 17tik 22ra Byron Bayko hondartzan jokatutako txapelketa. Zehaztu duenez, 94 surflarik parte hartu dute guztira, hainbat kategoriatan banatuta. Bi surflariak gaur bertan iritsi dira etxera.

AUstralian jokatutako surf egokituko munduko zirkuituko proban parte hartu zuten surflariak. (Utzitakoa)