Bihar izango da aurretiazko borondateei buruzko hitzaldia

Julene Sorarrain 2024ko api. 17a, 09:00
Iñaki Peña Bandrés medikua. (Hitza)

Zarautz Herri Zaintzailea taldeko Iñaki Peña medikuak aurkeztuko du Antoniano aretoan, 18:00etan.

Zarauzko Udalak eta Zarautz Herri Zaintzaileak antolatu dute egitasmoa. Bizitzaren amaieran eragina izan dezaketen erabakien inguruan eztabaidatu nahi da, norberaren balio eta lehentasunak zeintzuk diren eta zer zaintza jaso nahiko genukeen lantzeko asmoarekin. 

Zarautz Herri Zaintzailearen helburua da zahartzaroari eta heriotzario diogun beldurrari aurre egiteko gune bat sortzea. Iñaki Peña mediku paliatibistak beste hitzaldi batzuk eskaini izan ditu azken urteetan, heriotza duina, dolua edo gaixotasun neurodegeneratiboen inguruan esaterako.

Hitzaldia bihar izango da, 18:00tatik 20:00etara Antoniano aretoan. 50 pertsonako aforoa izango du eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea zarautzherrizaintzailea@gmail.com  idatziz.