Miguel Castells abokatu eta idazleak 1975 Consejos de Guerra en España. Fascismo contra Euskadi liburuaren berrargitalpena kaleratu zuen atzo. Aurkezpena EHUko Zuzenbide Fakultatean egin zen.
Aranzadi Zientzia Elkartea eta UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO katedraren bilduman aurki daiteke. Liburuak euskal disidentziaren aurka jurisdikzio militar frankistak izandako jokabidea deskribatzen du, baita Txikik Cerdanyolan eta Otaegik Burgosen izandako gerra-kontseiluen eta exekuzioen kronika ere.