Batzar irekia egingo du Agirok bihar

Julene Frantzesena 2022ko aza. 28a, 12:27

19:00etarako jarri dute hitzordua kiroldegian, eta besteak beste, 2023ko egutegia eta datorren urterako asmoak izango dituzte hizpide bilkuran

Agiro Zestoako mendi klubak batzar irekia egingo du bihar, asteartea. 19:00etarako jarri dute hitzordua kiroldegian, eta besteak beste, 2023ko egutegia eta datorren urterako asmoak izango dituzte hizpide bilkuran. Agiroko kideek bilerara joateko deia egin diete herritarrei.