Danbor hotsek hartu dituzte Zestoako kaleak

Nerea Uranga 2023ko mai. 3a, 07:09

Helduen danbor hotsekin hasi dituzte santakutzak Zestoan. Atzo, Santa Kutz bezperaz, helduen danborrada egin zuten.

Festetan murgildu dira Zestoan. Atzo, Santa Kutz bezperaz, 22:30ean hasita helduen danborradan irten zuten zortzi taldek: Ipintza, Lauiturri, Aldrebesak, Atabalak, Trapuzarrak, Zitxontarrak, Gure Txokoa eta Gaztetxea. Launa taldeko bi multzotan banatuta atera ziren danbor jotzaileak kalera, eta gero denek bat egin zuten Gurutzean. Banderadunak Gurutzearen bueltan jarrita, hainbat pieza jo zituzten elkarrekin, Zestoako, Azpeitiko eta Zumaiako musika banden eta Ustekabe txarangaren doinuan. Segidan, elkarrekin kalerik kale ibili eta herriko plazan bukatu zuten danbor festa, udaletxeko balkoian herriko bandera eta ikurrina jasota.

Santakutz festetako ekitaldiek gaur jarraituko dute, eta danbor hotsek segida izango dute gaur arratsaldean. Izan ere, 18:00etatik aurrera, haurren danborra izango da, Bihotz eta Urko Uzkudun anai-arrebek egindako karrozarekin.

Gaur, asteazkena. Santa kutz eguna:

  • 10:30. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 12:30. Meza nagusia, parrokian.
  • 18:00. Umeen danborrada.