Pazko Jaiak ospatuko dituzte datorren zapatuan Aizarnan

Julene Frantzesena 2023ko mai. 22a, 09:55
Iazko Pazko Jaietako irudia.

Jaiaren antolatzaileek, gainera, baserritarrez janzteko deia egin diete herritarrei. Besteak beste, artisauen postuak, haurrentzako ekintzak, erakusketa, txekor eta sagardo dastaketa, dantzarien emanaldia eta Bardo konpainiaren ikuskizuna izango dira egun osoan zehar.

Datorren larunbatarekin iritsiko dira Pazko Jaiak Aizarnara. Dagoeneko prest dute egun osorako egitaraua, eta beraz, izango dute zer egin eta zertaz goza egun guztian zehar. Jaiaren antolatzaileek, gainera, baserritarrez janzteko deia egin diete herritarrei.

Besteak beste, artisauen postuak izango dira plazan goiz partean, eta haurrentzako zenbait ekintza ere egingo dituzte. Halaber, dantzariek emanaldia eskainiko dute trikitilariek lagunduta, eta eguerdian, txekorra eta sagardoa dastatzeko aukera ere izango da. Gainera, Bardo konpainiaren ikuskizun bat ere izango da arratsaldean. Bestalde, egun guztian zehar, aterkia gai hartuta osatutako erakusketa izango da ikusgai Anbuko zelaian.

Hona hemen Pazko Jaietarako prestatu duten egitaraua:

11:00. Artisau postuak, plazan.

11:30. Haurrentzaki ekintzak.

Eguerdian, herriko dantzarien emanaldia, trikitilariek lagunduta.

14:00. Txekor eta sagardo dastaketa, trikitilarien laguntzarekin.

18:00. Bardo konpainiaren ikuskizuna.

Egun osoan zehar, erakusketa Anbuko zelaian.