Tren Txikien Topaketa zazpigarrenez egingo dute larunbatean Iraetan

Andoni Elduaien 2023ko eka. 15a, 15:06

Iaz egindako topaketako irudia. (Utzitakoa)

Euskal Herriko, Kataluniako nahiz Espainiako hainbat tren izango dira zapatuan Iraetako zirkuituan. Topaketa 10:00etatik 13:00etara nahiz 17:00etatik 19:00etara egingo dute. Herritarrek trenetan ibiltzeko aukera izango dute.

Zapatuan, hilak 17, egingo dute zazpigarrenez Iraetako Tren Topaketa. Iraetako futbol zelaiaren ondoan muntatuta dagoen zirkuituan elkartuko dira beste behin Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako 30 bat trenzale. 

Bost hazbeteko Trenen Elkarteak antolatu du oraingoan ere topaketa, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Topaketa 10:00etatik 13:00etara nahiz 16:30etik 19:00etara egingo dute, eta herritarrek trenetan ibiltzeko aukera izango dute.