Garagardo festa egingo dute larunbatean Aizarnan

Ane Olaizola 2023ko eka. 27a, 14:50
Garagardoa.

Aitzbarna elkarteak antolatuta, 18:30ean hasiko da garagardo festa, eta ondoren, afaria egingo dute.

Aitzbarna elkarteak antolatuta, garagardo festa egingo dute datorren larunbatean, uztailaren 1ean, auzoan. 18:30ean hasiko da azoka, eta ordutik 20:30ak bitartean, garagardo kaña 2,50 eurotan salduko dute. Afaria egingo dute jarraian, eta 20:30etik aurrera, afari txartela dutenek doan izango dute garagardoa. 25 eurotan salduko dituzte afari txartelak.