Biolur elkartearen 30. urtemugako ospakizun ekitaldiak egingo dituzte igandean Iraetan

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 3a, 11:59

Iraetako frontoia.

Bazkideei zuzendutako batzar nagusia egingo dute goizean, eta ondoren, Amillubi Txiki baserrira bisita, ekitaldia, bazkaria eta kontzertua izango dira. Gaur gauean bukatuko da ekitaldietan parte hartu ahal izateko izena emateko epea.

Biolur elkarteak 30. urteurrena ospatuko du igandean, uztailaren 9an, Iraetan. Bazkideei zuzendutako batzar nagusia egingo dute goizean, eta ondoren, Amillubi Txiki baserrira bisita egingo dute. 14:00etan hasita, ekitaldia eta bazkaria egingo dituzte frontoian, eta arratsaldean, berriz, Monsanto Kilombo taldearen kontzertua izango da.

Ospakizun ekitaldietan parte hartu nahi duten herritarrek gaur gauera arte izango dute izena emateko aukera 943-76 14 47 telefono zenbakira deituta edo Biolurren webgunera jota.

Honako hau da igandeko egitaraua:

10:30. Bazkideei zuzendutako batzar nagusia.

12:30. Amillubi Txikira bisita.

14:00. Ekitaldia.

14:30. Bazkaria.

16:30. Monsanto Kilombo taldearen kontzertua.