Zestoako eta Piedrahitako musika bandek elkartruke kontzertua eskainiko dute larunbatean

Unax LarraƱaga 2023ko uzt. 11a, 12:18
Zestoako musika banda. (Danbolin)

Zestoako Euskal Herria plazan eskainiko dute kontzertua bi bandek, 19:00etan hasita. Guztira, 80 musikarik parte hartuko dute emanaldian. Aurretik kalejira egingo dute.

Piedrahitako (Espainia) eta Zestoako musika bandek elkartruke kontzertua eskainiko dute larunbatean, 19:00etan, Zestoako Euskal Herria plazan. Piedrahitako bandak urtero egiten du herriren batekin trukea, eta aurten, Zestoan egingo dute.

Zestoako bandak eskainiko du kontzertuaren erdia, eta Piedrahitakoak hartuko dio hari lekukoa bigarren zatian. Amaieran, Amparito Roca kanta ezaguna joko dute bi bandek elkarrekin.

Guztira, 80 musikarik eskainiko dute kontzertua. Kontzertuaren atarian, 18:00 inguruan, musikari guztiek kalejira egingo dute elkarrekin.

Honako pieza hauek joko ditu Piedrahitako bandak Mario Vercher Grauren zuzendaritzapean:

  • Diego Perez
  • Santana
  • Delilah
  • Nino Bravo en Concierto

Honako hauek izango dira Zestoako bandak joko dituen kantak:

  • Caserio
  • 5. Sinfonia, Mambo n. 5
  • Highlights from La Oreja de Van Gogh