Zestoako amabirjinak 2023

Dagoeneko eman daiteke Ondarbasoko Igoerarako izena

Julene Frantzesena 2023ko abu. 15a, 09:03

Ondarbasoko Igoera bateko irudia.

Irailaren 2an, larunbatez, goizean izango da proba. Abuztuaren 25era bitartean Koiote eta Portale tabernetan nahiz 661 39 13 36 telefono zenbakira deituta eman ahal izango da izena.

Irailaren 2an, larunbatez, izango da Ondarbasoko Igoeraren XXXVI. edizioa, eta dagoeneko eman daiteke probarako izena. Aurten, gainera, izango da aldaketarik egitasmoari dagokionez; izan ere, goizean egingo dute txirrindularitza proba, 11:30ean hasita.

Igoeran parte hartu nahi duten txirrindulariek Koiote eta Portale tabernetan nahiz 661 39 13 36 telefono zenbakira deituta eman ahal izango dute izena abuztuaren 25era bitartean. Lizentziarik ez duten kirolariek NAren kopia aurkeztu beharko diote antolakuntzari, lasterketa egunerako asegurua egin ahal izateko.