Zestoako amabirjinak 2023

'Ipurbeltz' kale antzerkia eskainiko dute ostiralean Zestoan

Maialen Etxaniz 2023ko abu. 28a, 13:32

Euskal Herria plazan izango da antzezlana, 19:00etan hasita. Adin guztietako herritarrei zuzendutako ikuskizuna da Zestoako Udalak antolatutakoa. 

Zestoako Udalak Ipurbeltz izeneko kale antzerkia antolatu du ostiralerako, irailak 1. "Adin guztietarako aniztasun istorio bat" kontatzen du emanaldiak, eta irekia izango da. Euskal Herria plazan eskainiko dute emankizuna, 19:00etan hasita. 

Honako hau da sipnosia: "Bakoitzak kolore ezberdin batekin ikusten dugu bizitza eta askotan ez gara konturatzen besteen koloreak gurea bezain baliozkoak direla. Zuhaitzentzat bizitza berdea da, Arbirentzat ordea morea, bakoitzak era ezberdin batetan ikusten ditu gauzak eta ez dute elkar ulertzen, baina hasieran arazo bat dirudiena, altxor batetan bihurtzen da".