Zestoako amabirjinak 2023

Bertan behera utzi dute 36. Ondarbasoko Igoera, eguraldi iragarpenagatik

Ane Olaizola 2023ko ira. 1a, 14:11

Aemetek abisu laranja ezarri du biharko, prezipitazioengatik, eta horren ondorioz, bertan behera utzi dute amabirjinetako Gazte Egunean jokatzekoak ziren proba. Era berean, aldaketak izango dira zenbait ekintzatan, eguraldiak hala behartuta.

Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisu laranja ezarri du biharko Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban prezipitazioengatik, eta horren ondorioz, 36. Ondarbasoko Igoera bertan behera utzi dute antolatzaileek. Irailean egingo dute amabirjinetan jokatu ohi duten mendi txirrindularitza proba, baina antolatzaileek oraindik ez dute data berria zehaztu.

Zestoan bihar, larunbata, hasiko dituzte amabirjinetako ospakizunak, Gazte Egunarekin. Udalak eta Zestoako Gazte Asanbladak egitarau bana prestatu dute egun horretarako, eta udalak antolatutako hainbat ekintzatan izango da aldaketarik, eguraldi iragarpenak bultzatuta. Hain zuzen, 17:00etako bertso saioa Udal Biltegi Nagusian (Caravan Park) egingo dute, frontoian izan beharrean.

Zestoako Gazte Asanbladak, berriz, jakinarazi du bere horretan mantenduko dituela biharko prestatutako ekintzak.

Honako hau da herritarrek Gazte Egunean izango duten egitaraua:

Bihar, larunbata. Gazte Eguna.

  • 12:00etan: Txupinazoa eta luntxa. Ondoren, Antton etxera! elkartasun argazkia (ZGA).
  • 13:30ean: Manifestazioa, Gaztetxea defendatu, desalojoa gelditu! lelopean (ZGA).
  • Eguerdi partean, Zestoako Batukada.
  • 14:15. Herri bazkaria, plazan, Antton ao pobo - Etxera herri ekimenak antolaturik. Bazkari kafearekin bertso saioari hasiera.
  • 17:00. Bertso saioa, Catavan Parken. Bertsolariak: Jon Maia, Miren Artetxe eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Imanol Artola.
  • Ondoren, Getariako Elektrotxorongo.
  • 18:00etan: 3re eta Costmix DJak, Gaztetxe berrian (ZGA). 
  • 22:30. EH Sukarra + Lin Ton Taun. Foru plazan.
  • 00:30etik aurrera, DJ Murxi Gaztetxe berrian (ZGA).