Zestoako amabirjinak 2023

Amarbirjinetan dira zestoarrak

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 7a, 22:00

19:00etan, Naroa Agirre pilotariak udaletxeko balkoitik suziria aireratu duenean, lehertu da festa Zestoan. Jai giroa eta parranda gustuko dituzten herritarrek, izango dute zertaz gozatua igande gauera bitartean, ekitaldiz jositako asteburua baitute aurretik. 

Eguraldia ez ezik, Zestoako plazako giroa ere bero topatu du Naroa Agirre pilotariak gaur arratsaldean, 19:00ak jo baino minutu batzuk lehenago udaletxeko balkoira atera denean. Berak zuen suziria jaurti eta aurtengo amabirjinei hasiera emateko ardura, eta ilusioz beteta eta irribarre handi bat aurpegian zuela bete ditu agindutako lanak, euskal pilota selekzioko kideak alboan zituela.

Dozenaka eta dozenaka zestoarrek jarraitu nahi izan dute momentu hori bertatik bertara, eta txupinazoaren unean jendetza batu da plazan. Behin festei hasiera emanda, txosnagunera eta tabernetara jo dute herritar gehienek, beroari aurre egiten lagunduko zien zerbaiten bila. Ordurako soinu probak egiten ari ziren iluntzean txosnagunean jotzekoak ziren taldeak. 22:00etan hasita, Istilu eta Mehatxuka taldeak igoko dira agertokira, eta haien ostean, erromeria izango da Lizartxo taldearekin.

Hona hemen datozen egunetako egitaraua.

Bihar, ostirala. Ama Birjina eguna

  • 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin.
  • 11:00-14:00. Hondarrezko eskulturen tailerra, Andoni Bastarrikarekin, frontoi zaharrean.
  • 12:30. Meza.
  • Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
  • 13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
  • 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
  • 18.00. Zirkokoloretsu ikuskizuna umeentzat, kultur etxe atarian.
  • 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Inoiz Ez, Rodeo, Ezpalak.
  • 18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Pedro Luis. Ordezkoa: Sergio García. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
  • Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
  • 19:30. Pilota partidak frontoi zaharrean: Goiuri Zabaleta-Naroa Agirre vs Iera Iturriaga-Maite Mujika, Sasiai-Olaiz vs Odriozola-Alonso.
  • 22:00. Willis Drumond, Mice eta Olber DJa, Laranjadin.

Etzi, larunbata

  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 12:00. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan, 14:00ak arte.
  • 12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar.
  • 14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da.
  • Ondoren, herri bazkaria plazan.
  • 16:30. Jolas parkea umeentzat, 19:30ak arte.
  • 17:00. Kuadrillen arteko jolasak plazan, Ustekabe txarangak alaituta.
  • 19:00. Ustekabe txartanga.
  • 23:00. DJ Festa: Oliba & Antxoa, Albabarruna eta HGS.

Irailaren 10a, igandea. Umeen Eguna

  • 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Ume bakoitzak ekarri dezala zarata ateratzeko zerbait: kazuela, danbor, turuta, txistu...).
  • 12.00. Umeen txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea, zahagi-dantza eta buruhandiak, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Ustekabe txaranga goizean zehar.
  • 12:45. Zezen bolaztatuak 16 urtetik gorakoentzat. Poniak umeentzat.
  • 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
  • 16:00. Haurrentzat tailerrak.
  • 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
  • 17:30. XXIV. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa, Zubiaurreko zelaian. Antolatzailea: Artxate elkartea.
  • 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Arima, Sofa, Lukiek.
  • 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Ruiz de Velasco. Ordezkoa: Guillermo Alonso. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
  • Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
  • 19:00. Apar-festa, frontoi zaharrean.
  • Ondoren, eta festei amaiera emateko, zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldearen eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.