Zestoako amabirjinak 2023

Zestoarrek harrera beroa egin diete amabirjinei

Maialen Etxaniz - Aitziber Arzallus 2023ko ira. 8a, 11:00

Amabirjin jaietan murgildu dira Zestoarrak. Atzo arratsaldean bota zuten festei hasiera emateko suziria, plaza jendez lepo zegoela. Eguraldia ez ezik, Zestoako plazako giroa ere bero topatu zuten Pilotako Euskal Federazioko  kideek, tartean Naroa Agirre pilotariak. Haiek zuten suziria jaurti eta aurtengo amabirjinei hasiera emateko ardura, eta ilusioz beteta bete zituzten agindutako lanak. Gaur, Amabirjin Eguna ospatuko dute zestoarrek, eta ekintza ugari izango dituzte goizetik gauera.

Federazioko ordezkariek esker hitzak izan zituzten Zestoarentzat, eta plazan elkartutakoek txaloz hartu zituzten adierazitakoak. Agirre arduratu zen suziria pizteaz eta bandera igotzeaz. Emozioz beteta agertu zen Arroako pilotaria. Zestoako alkatea Mikel Arregik, herritarrei festetan errespetuz jokatzeko eta ondo pasatzeko deia egin zien.

Txupinazoa botata, jende ugari elkartu zen Zestoako kaleetan, jaiak behar bezara aprobetxatzeko. Gaur, Amabirjin Eguna ospatuko dute zestoarrek, eta ekintza ugari izango dituzte goizetik gauera. Tartean, meza, hondarrezko eskulturen tailerra, lehen zekorketa, Gure Kulturaren barruko kontzertuak, pilota ikuskizuna eta Willis Drumond, Mice eta Olberren emanaldiak.

Gaur, Ama Birjina eguna:

  • 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin.
  • 11:00-14:00. Hondarrezko eskulturen tailerra, Andoni Bastarrikarekin, frontoi zaharrean.
  • 12:30. Meza.
  • Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
  • 13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
  • 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
  • 18.00. Zirkokoloretsu ikuskizuna umeentzat, kultur etxe atarian.
  • 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Inoiz Ez, Rodeo, Ezpalak.
  • 18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Pedro Luis. Ordezkoa: Sergio García. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
  • Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
  • 19:30. Pilota partidak frontoi zaharrean: Goiuri Zabaleta-Naroa Agirre vs Iera Iturriaga-Maite Mujika, Sasiai-Olaiz vs Odriozola-Alonso.
  • 22:00. Willis Drumond, Mice eta Olber DJa, Laranjadin.

Bihar, larunbata:

  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 12:00. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan, 14:00ak arte.
  • 12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar.
  • 14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da.
  • Ondoren, herri bazkaria plazan.
  • 16:30. Jolas parkea umeentzat, 19:30ak arte.
  • 17:00. Kuadrillen arteko jolasak plazan, Ustekabe txarangak alaituta.
  • 19:00. Ustekabe txartanga.
  • 23:00. DJ Festa: Oliba & Antxoa, Albabarruna eta HGS.

Igandea, Umeen Eguna

  • 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Ume bakoitzak ekarri dezala zarata ateratzeko zerbait: kazuela, danbor, turuta, txistu...).
  • 12.00. Umeen txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea, zahagi-dantza eta buruhandiak, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Ustekabe txaranga goizean zehar.
  • 12:45. Zezen bolaztatuak 16 urtetik gorakoentzat. Poniak umeentzat.
  • 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
  • 16:00. Haurrentzat tailerrak.
  • 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
  • 17:30. XXIV. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa, Zubiaurreko zelaian. Antolatzailea: Artxate elkartea.
  • 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Arima, Sofa, Lukiek.
  • 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Ruiz de Velasco. Ordezkoa: Guillermo Alonso. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
  • Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
  • 19:00. Apar-festa, frontoi zaharrean.
  • Ondoren, eta festei amaiera emateko, zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldearen eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.