Zestoako amabirjinak 2023

Zestoako amabirjinei buruzko galdera-erantzunen jolasak badu irabazlea

Erredakzioa 2023ko ira. 11a, 16:43

Erantzun guztiak egoki eman dituzten herritarren artean zozkatu du Urola Kostako Hitzak Marduren produktu sorta bat. Hala, zozketa egin ondoren, Maddi Lizarralde izan da irabazlea.

Zestoako amabirjinak amaitu dira dagoeneko, eta Urola Kostako Hitzak zozkatu du Marduren produktu sorta festen inguruko jolasean parte hartu dutenen artean. Parte hartzaileek Amabirjin jaiei buruzko hamar galdera erantzun behar izan dituzte, eta erantzun guztiak egoki eman dituzten herritarren artean zozkatu du Urola Kostako Hitzak Marduren produktu sorta bat. Hala, zozketa egin ondoren, Maddi Lizarralde izan da irabazlea. Clara Ignaciok hartu du saria, gaur, Lizarralderen izenean.