Azagaien erakustaldia eskaini du Jose Julian Marquezek Ekainberrin

Ane Olaizola 2024ko ots. 4a, 15:31

Europako Goi Paleolitiko garaian erabiltzen zen armaren erreplikak erakutsi dituzte eguerdian, hainbat herritarren aurrean.

Azagaiak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute gaur eguerdian Ekainberri museora joan direnek, arma horien erakustaldia eskaini baitu Jose Julian Marquez adituak. Guztira, bultzagailuen hemeretzi erreplika erakutsi dituzte saioan. 

Azagaia arma jaurtigarri eta arina da, eskuarekin zein bultzagailu baten laguntzaz jaurtitzen dena. Gehienbat Europako Goi Paleolitiko garaian erabiltzen zen tresnetako bat da, Historiaurrean erabilitako arma zaharrenetarikoa. 

(Argazkiak: Ekainberri)