Alonderoko igogailua, berriro erabilgarri

Mailo Oiarzabal 2024ko ots. 16a, 16:05
Alonderoko igogailua, konponduta eta berriro martxan. (Zestoako Udala)

Astebete pasa egon da zerbitzuz kanpo, ezezagunek atean eragindako kalteak medio, baina gaurtik berriz ere martxan dela jakinarazi du udalak.

Alonderoko igogailua berriro martxan dela jakinarazi du gaur Zestoako Udalak. Otsailaren 7an ezezagunek kalteak eragin zituzten igogailuko atean, kristalak txikituz, besteak beste. Ondorioz, astebete pasa zerbitzuz kanpo egon da igogailua, gaur arte.