Martxoaren 8rako deialdiak egin dituzte Zestoan

Intza Trula 2024ko ots. 29a, 13:22

Iazko Martxoaren 8ko irudi bat. (Mailo Oiarzabal)

Emakumeen Nazioarteko Egunari lotuta deialdiak egin dituzte Zestoako Emakume Feminista Taldeak eta Itaiak. 

Emakumeen Nazioarteko Eguna da Martxoaren 8a, eta horri lotuta, kalera ateratzeko deialdiak egin dituzte Zestoan. Hain zuzen, Zestoako Emakume Feminista Taldeak eta Itaiak antolatu dituzte ekintzak, hilaren 8rako. 

Hala, 19:00etan kalejira egingo dute herrian zehar Zestoako Emakume Femimista Taldeak deituta, eta jarraian, plazan elkartuko dira ekitaldia egiteko. 19:30ean, berriz, Itaiak mobilizazioa deitu du: Emakume langileok borrokara! Sozialismoa eraiki lelo hartuta elkartuko dira herriko plazan.