Aitor Mimenzak eta Eneritz Aramendik irabazi dute Zestoako 44. Herri Krosa

Intza Trula 2024ko mar. 17a, 14:41

Iñaki Iruretaren omenezko 44. Herri Krosaren haurren zein helduen probak jokatu dituzte gaur goizean Zestoan. Helduek bi ibilbide izan dituzte aukeran: luzea (8,5 kilometrokoa) eta motza (2,6 kilometrokoa).

Giro aparta nagusitu da gaur goizean Zestoan, Iñaki Iruretaren omenezko 44. Herri Krosaren bueltan. Haurren zein helduen probak jokatu dituzte, eta jende andana bertaratu da senitartekoak zein lagunak animatzera. Hain justu, bi ibilbide ezberdin izan ditu helduen probak: luzea (8,5 kilometrokoa) eta motza (2,6 kilometrokoa). Ibilbide luzeari dagokionez, gizonetan Aitor Mimenza izan da helmugara heltzen aurrenekoa; emakumeetan, berriz, Eneritz Aramendi izan da azkarrena. Ibilbide motzean, Bingen Aranbarri nagusitu da gizonetan; emakumeetan, berriz, Naiara Tena.

Halaber, helmugara iritsi diren lehen zestoarrak honako hauek izan dira: ibilbide luzean, Aritz Elustondo eta Hiart Alberdi; motzean, Eneko Albizu eta Olatz Mendia. 

10:00 aldera hasi dituzte haurren lasterketak farmazia aurretik, eta 11:30ean abiatu dira helduak, Laranjadi plazatik. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, helduen lasterketa luzean 86 korrikalarik hartu dute parte; motzean, berriz, 61 parte hartzaile izan dira. Korrikalari guztiak helmugara iritsi ondoren, 12:45 aldera, sari banaketa egin dute.

Honakoak dira gaurko korrikalarien sailkapenak eta denborak:

Ibilbide luzea (8,5 kilometro)

1- Aitor Mimenza (Elorrio, Bizkaia) 0:28:08

2- Amets Aramberri (Zestoa) 0:28:58

3- Iñaki Gabarain (Aizarnazabal) 0:31:28

1- Eneritz Aramendi (Azpeitia) 0:34:15

2- Izadi Azkonobieta (Usurbil, Gipuzkoa) 0:37:45

3- Patri Amundarain (Zumaia) 0:39:17

1. zestoarrak: Aritz Elustondo 0:53:27 / Hiart Alberdi 0:41:18

Ibilbide motza (2,6 kilometro)

1- Binben Aranbarri (Azkoitia) 0:09.01

2- Jon De La Cuesta (Beasain, Gipuzkoa) 0:09:09

3- Jon Porta (Pasai Donibane, Gipuzkoa) 0:09:30 

1- Naiara Tena (Azpeitia) 0:11:59

2- Ainhoa Canseco (Zestoa) 0:12:43

3- Maria Amundarain (Zumaia) 0:12:59

1. zestoarrak: Eneko Albizu 0:09:59 / Olatz Mendia 0:13:28