Santa Kutz jaietarako haurren danborrada antolatzeko boluntario bila dabiltza

Intza Trula 2024ko mar. 19a, 12:37
2022ko haurren danborradako irudia. (Anartz Izagirre)

Maiatzaren 3an egingo dute umeen danborrada. Boluntarioek bi eratara lagun dezakete: antolakuntza taldearen parte izanda, edota danborrada egunean laguntzaile izanda. 

Maiatzaren 3an egingo dute aurten umeen danborrada, Santa Kutz jaietan, eta prestaketa lanekin hasteko boluntarioen bila dabil antolakuntza taldea. Hori horrela, lagundu nahi duten herritarrak antolakuntza taldearen parte izan daitezke, edo, bestela, danborradaren egunean laguntzaile modura lan egin dezakete. 

Boluntario izateko interesa dutenek Whatsapp mezua bidali beharko dute 660 33 41 84 zenbakira, zein lan egiteko prest dauden zehaztuz.