Udaletxeko arkupeak bete ditu Jacob de Haani eskainitako kontzertuak

Aitziber Arzallus 2024ko mar. 23a, 11:53

Kepa Martinez de Albeniz zuzendariaren aginduetara, ordubete inguruko saioa eskaini zuen Zestoako Musika Bandak, eta entzutera joandako herritarrek bete egin zituzten udaletxeko arkupeak.

Jacob de Haan musikari herbeheretarraren piezekin osatuko kontzertu monografikoa eman zuen atzo iluntzean Zestoako Musika Bandak, eta ikusmina sortu zuen ekitaldiak, herritarrek bete egin baitzituzten udaletxeko arkupeak. Konpositore ezaguna izateaz gain, zuzendaria eta musika ekoizlea ere bada De Haan, eta ordubete inguruko saioan, eta Kepa Martinez de Albeniz zuzendariaren aginduetara, haren hainbat pieza jo zituzten badako kideek. Herritarrek gustura entzun zuten kontzertua, eta saioaren amaieran zutik jarrita txaloka eskertu zuten haietako zenbaitek.