100 urte bete ditu Esperanza Benitez zestoarrak

Aitziber Arzallus 2024ko mar. 23a, 15:06
Esperanza Benitez kandelak itzaltzen, gaur goizean. (Zestoako Udala)

San Juan egoitzan bizi da Benitez, eta udaleko ordezkarien eta senitartekoen bisita izan du gaur goizean. Lore sorta eman dio Zestoako Udalak, eta bilobak alboan zituela itzali ditu kandelak.

Zestoako San Juan egoitzan egun handia dute gaurkoa. Hango egoiliar batek, Esperanza Benitezek, mendea bete du, 100 urte alajaina, eta goizean goizetik ekin diete ospakizunei. Egoitzan izan dira Zestoako Udaleko ordezkariak, eta baita Benitezen senitartekoak ere. Beatriz Zubia zinegotziak lore sorta bat oparitu dio Benitezi udalaren izenean, eta ondoren, kandelak itzaltzeko aukera ere izan du, bilobak alboan zituela.