Aurrera doaz Zestoako kiroldegiko kantxa berritzeko lanak

Intza Trula 2024ko api. 26a, 12:00
Zestoako kiroldegiko kantxa, obretan. (Zestoako Udala)

Kantxako asfalto berria jarri dute dagoeneko, eta oraintsu abiatu dituzte lurra leuntzeko lanak. Argizaria jartzea izango da azken egitekoa, berriro ere erabilgarri egon dadin.

Zestoako kiroldegiko kantxa itxita dago azken asteotan, hura berritzeko egiten ari diren zenbait lan direla medio. Obrak aurrera doaz; kantxako asfalto berria jarri dute, eta duela gutxi hasi dituzte lurra leuntzeko lanak. Argizaria jartzea izango da azken pausoa, kantxako lanak guztiz amaitzeko.

Horrez gainera, kontrakantxan txapa berria jarri dute, eta datozen egunetan ekingo diote gainerako lanei. Halaber, harmailak margotzen eta aulkiak jartzen ari dira brigadako langileak, baita argiteria jartzeko euskarriak jartzen ere.