Zumaiako eta Orioko emakumezkoen traineruak Euskotren Liga jokatzeko sailkatu dira

Urola Kostako Hitza 2015ko uzt. 13a, 11:08

Sailkapena lortzeaz gain zumaiarrek igandean Eusko Label bandera irabazi zuten Donostiako uretan

Zumaiako emakumezkoen traineruak irabazi du Eusko Label Bandera. (San Miguel Liga) Emakumezkoen tostako arraunketa denboraldian pasa den asteburuan gorriz markatuta zuten. Larunbatean eta igandean jokatu ziren Euskotren Ligarako sailkatze estropadak eta zortzi ontzitatik hiruk soilik eskuratu zezaketeen Euskotren Ligan jokatzeko txartela. Eskualdeko hiru traineruk parte hartu zuten lehian: Zumaiak, Oriok eta Zarautz-Getariak. Larunbatean Pasai San Pedroko uretan jokatu zuten La Caixa Bandera estropada;ur geldoetan izan zen eta estropada gogorra izan zela nabarmendu zuten arraunlariek. Azkenean sanjuandarrak izan ziren garaile, baina gertutik jarraitu zieten zumaiarrek. Hibaikak eta Oriok hirugarren postuagatik lehia esktua jokatu zuten hamabi ehuneneko azkarragoa izan zen Hibaika taldea. Zarautz-Getaria, berriz, seigarren postuan sailkatu zen. Igandean EuskoTren Bandera izan zuten jokoan emakumezkoen traineruek. Zumaiarrak izan ziren azkarrenak eta bandera irabaztea lortu zuten. Aurreko egunean bezala Orio eta Hibaikaren artean lehia estua izan zen, baina igandeko estropadan oriotarrak azkarragoak izan ziren eta hirugarren postua lortu zuten. Zarautz-Getaria seigarren postuan sailkatu zen Sailkapen estropadak izateaz gain, asteburuko bi estropadak ligarako puntuagarriak ere baziren eta Zumaia da lider 7 punturekin, eta San Juanek ere beste horrenbeste ditu. Oriok eta Hibaikak hiruna dituzte. Emakumezkoen traineruek Orion izango dute hurrengo hitzordua, larunbatean Orioko Kanpina Bandera izango baitute jokoan Orioko uretan. LA CAIXA BANDERA 1.- San Juan 09:54,02 2.- Zumaia 09:55,82 3.- Hibaika 10:04,14 4.- Orio 10:04,14 5.- Cabo 10:15,38 6.- Zarautz.Getaria 10:25,02 7.- Hernani 10:46,10 8.- Donostiarra 10:51,84 EUSKO LABEL BANDERA 1.- Zumaia 11:06,28 2.- San Juan 11:17,16 3.- Orio 11:23,16 4.- Hibaika 11:23,20 5.- Cabo 11:53,80 6.- Zarautz-Getaria 11:59,98 7.- Hernani 13:11,06 8.- Donostiarra kanporatua  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide