Zumaiako Ernaik independentziaren aldeko aldarrikapena egingo du gaur, Hispanitatearen Eguna

Maria Maya Manterola 2022ko urr. 12a, 09:56

Aurreko urteetan eskualdeko hainbat herritan egin izan dira protestak urriaren 12a ospatzearen kontra, baina aurten, publikoki behintzat, Zumaiako protesta bakarrik antolatu dute.

Gaurko eguna, Hispanitatearen Eguna, independentziaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko baliatuko du Zumaiako Ernaik. "Espainola, koloniala eta zapaltzailea" den egunean ospatzeko ezer ez dutela argudiatuta, elkarretaratzera deitu dute arratsalderako.

Saregileen plazan izango da independentisten protesta, 19:00etan hasita.

Aurreko urteetan, eskualdeko hainbat herritan egin izan dituzte protestak eta ekintzak urriaren 12an, baina aurtengoan, Zumaiako deialdi horixe da publikoki behintzat antolatutako bakarra Urola Kosta eskualde-an.