Lurraren kalitatea aztertzeko laginak ari dira hartzen Herri Eskolaren eraikin berria joango den lekuan

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 10a, 11:49

Udalak jakitera eman duenez, eta aurreikuspenak betetzen badira, datorren urte hasieran ekingo diote Zumaiako Herri Eskolako eraikin berriko lanei.

Hondeamakinak lanean izan dira azken egunotan Aitzuri kaleko zelaian, frontoi aurrean, Zumaiako Herri Eskolako eraikin berria egingo duten gunean. Udalak jakitera eman duenez, lur laginak ateratzen ari dira haren kalitatea aztertzeko. Eraikin berria egiteko lanak datorren urteko urtarrilean hasiko direla ere aurreratu du udalak, beti ere aurreikuspenak betetzen badira. 

Bigarren Hezkuntzarako zuzendutako eraikina izango dela iragarri zuten orain bost urte Eusko Jaurlaritzako eta orduko udal agintariek. Orduan azaldu zutenez, eraikin berriak 2.482 metro karratuko azalera izango du, eta 250 ikasle hartzeko aukera.