Euskaraldiaren atariko ekitaldia izango da bihar, Torreberriko aterpean

Eire Maia eta Eire Salegi, joan den asteko ekitaldian.

Hiru egun besterik ez dira falta Euskaraldirako, hizkuntza ohiturak aldatu asmo dituen ariketa kolektiboari hasiera emateko. Motorrak berotzeko, ekitaldia izango da bihar arratsaldean.

Ostiraletik hasita, bi astez, hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen Euskaraldia ariketa kolektiboan parte hartuko du zenbait herritarrek, enpresak, eragilek eta elkartek. Ariketa horri hasiera eman aurretik, baina, Hitzez ekiteko garaia izenburupean, ekitaldia izango da bihar, osteguna, 19:00etan Kofradian.

Esti Curielen bakarrizketa umoretsua izango da, Musika pixkat bizitzai taldearen kontzertua, Astinduren koreografia dantzatzeko beste aukera bat, eta Bertso Eskolako gazteen saioa. Arratsalde horretan bertan, 17:00etatik 19:00etara, Euskaraldiko txapak jasotzeko mahaia jarriko dute azkenekoz, Torreberriko aterpean bertan.