Komentuko lanetarako erabiliko duten garabia muntatzen hasi dira

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 30a, 10:41

Komentua kultur topagune bihurtzeko lanak abian dira dagoeneko, eta gaur garabia muntatzeko lanak hasi dituzte. Horregatik, kamioien joan-etorri handia dela eta, alde zaharreko kaleak itxi dituzte.

San Jose komentua eraberritzeko lanak hasi dituzte dagoeneko. Musika, antzerki eta dantza jarduerak hartuko ditu alde zaharrean kokatutako eraikinak behin lanak amaituko dituztenean. Aurreikuspenen arabera, 2024ko abuztuan bukatuko dituzte obrak. 

Lanetan erabiliko duten garabi handia muntatzen ari dira gaur; komentu barruko lursailean kokatuko dute. Zatitan banatuta ekarri dute eta mekano erraldoi bat balitz bezala muntatuko dute. Gaur hasi eta bukatu nahi dute; hori da asmoa. 

Garabia zatiak ekartzen ari diren kamioiak Bonifazio Etxegarai kaletik sartzen ari dira. Horrek eragina izan du alde zaharreko trafikoan, eta kale batzuk moztu behar izan dituzte, baita beste batzuen norabidea aldatu ere.