Feminismoaren hastapenen inguruan jardungo dute Emakumeon* Etxean

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 8a, 13:30

Feminismoaren hastapenari buruzko bi saio eskainiko ditu Emagin elkarteak Zumaiako Emakumeon* Etxean. Horietatik lehena bihar izango da, ostegunez, 18:30ean. 

Emagin elkartearen eskutik feminismoaren hastapenak ezagutzeko aukera izango dute Zumaiako Emakumeon* Etxean. Bi saio izango dira guztira: bihar, otsailaren 9an lehena, eta otsailaren 16an bigarrena. Biak ere 18:30ean izango dira.

Saio hauetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Emakumeon* Etxean bertan, posta elektronikoz hemen, edo 633 43 27 62 telefono zenbakira deituta.