2023/05/06 17:00etan

Antzerkia

Antzerkia: Arrainak bihotzean

Antzerkia: Arrainak bihotzean
Aita Mari aretoa, Zumaia

Mar mar antzerki konpainiaren Arrainak bihotzean haur antzerkia izango da maiatzaren 6an, 17:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan.

Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere.