Leire Esnal, euskal pilota egokituko Gipuzkoako txapeldun

Julene Frantzesena 2023ko mai. 21a, 10:12
Lander Ortega eta Leire Esnal txapelarekin eta garaikurrarekin. (Ataria)

Zumaiako kirol elkarteko kideak Ortegarekin jokatu zuen Sheila Cuetoren eta Mikel Vegaren kontrako finala, Tolosako Beotibar frontoian. Esnal eta Ortega 25 eta 22 nagusitu ziren.

Leire Esnal zumaiarrak eta Lander Ortegak Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren finala irabazi zuten atzo, larunbata, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Txapelketaren XIII. edizioaren hiru final jokatu zituzten hainbat lagunek atzokoan, eta multzo gorrikoan aritu ziren Zumaiako kirol elkarteko Esnal eta Ortega, Sheila Cueto eta Mikel Vegaren kontra. Partida estua izan zen, baina Esnalek eta Ortegak lortu zuten txapela, norgehiagoka 22 eta 25 irabazita.

Giro bikaina izan zen Beotibarren, hainbat izan baitziren partidak ikustera joandako herritarrak.

Atzoko jardunaldiko irudi biduma Ataria.eus webgunean ikus daiteke.