2023/09/23 Egun osoan zehar.

Jaiak

Olagarro Eguna

Olagarro Eguna
Zumaia, Zumaia
  • Goiz partean XVII. ARGAZKI RALLYA. Izen ematea 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford aretoan. 
  • 10:30etik 14:30era Erribera kalean, ELIKAGAIEN AZOKA
  • 10:30ean hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arbustaingo arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak; eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab. 
  • 11:00etan kuadrillen arteko batel estropada, OLARRO EGUNEKO XV. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta.
  • 11:00etatik 13:00etara, Eusebio Gurrutxaga plazan, olagarroarekin egindako SUKALDARITZA ERAKUSTALDIA. 
  • Goiz partean, OLAGARRO ZOPA txosnetan. 
  • 11:00etatik 13:00etara (bi txanda), Algorri interpretazio zentroan 6-10 urte bitarteko haurrentzat doako TAILERRAK. Aurrez izena eman behar da: info@algorri.eus edo 943143100. 
  • 11:00etatik 14:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko.
  • 11:15ean HAMAIKETAKOA olagarro harrapatzaile izandakoentzat. 
  • 11:30ean herriko txistularien KALEJIRA Astindu taldearekin.
  • 12:30ean KALEJIRA Zutrik trikitilarien eskutik. 
  • 14:30ean HERRI BAZKARIA, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 17:00etan, “Flyscheko olagarroa” BISITA GIDATUA euskaraz (gaztelaniaz  18:30etan) %50eko deskontua kode hau erabiliz: olarroeguna.  Erreserbak: www.geoparkea.eus.
  • 17:00etatik 19:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko.
  • Arratsaldez, OLAGARRO BROTXETAK txosnetan.
  • 19:00etan HAMARRU ELEKTROTXARANGA herriko kaleetan. 
  • 19:30ean Kofradian, Olarro eguneko XV. Bandera emango zaie batel estropadako irabazleei.
  • 22:00etan DJ LUJI eta DJ LOTI Eusebio Gurrutxaga plazako karpan.
  • 22:00etan Kofradian, ERROMERIA SUKAR taldearekin.