Olagarroa dastatzeko lau errezeta

Maria Maya Manterola 2023ko ira. 23a, 17:00

Urtero bezala, errezeta tradizionalez gain, olagarroa prestatzeko hamaika modu badela erakutsi dute Torreberriko aterpean egindako sukaldaritza erakustaldian. Herritar ugari gerturatu da, errezetak zuzenean kozinatzen ikusi eta dastatzera.

Olagarroa oinarri hartuta, lau errezeta berriren proposamena egin dute sukaldaritza erakustaldian. Hona hemen errezetak:

FIDEO TXIGORTUAK OLAGARROAREKIN ETA GALIZIAKO AJADA MAIONESAREKIN

6 lagunentzat

Osagaiak:

  • 500 g de fideo (2 zk.)
  • 75 g Bizkaiko saltsa
  • 1 edalontzi ardo zuri
  • 500 g olagarro
  • 75 g oliba olio
  • GALIZIAKO AJADA: 2 arrautzak+ 1 koilarakada piperrauts +6 baratxuri ale + 500 g kilore olio

Nola egin:

Fideoak txigortu bero lehorra erabilita (labean edo zartagin batean koipe pixka batekin edo batere gabe) kolore horixka polit bat hartu arte.  

Olagarroa egosi eta ur hori gorde.  

Bizkaiko saltsa egin.

Ontzi egoki batean olagarro erro egosiak txigortu, atera eta gorde.  Gehitu Bizkaiko saltsa, fideoak bertan frijitu su eztian, ardo zuria bota, lurrundu arte itxaron eta busti olagarro egosteko uretan 3-1 proportzioan. 

Fideoei eman nahi zaien puntua eta  testura aintzat hartuta, 7 eta 10 minutu artean egosi (tenteak ala ez, saldatsuak edo lehorrak…).

Galiziako ajada olioarekin egindako maionesa bat erabiliko dugu hornitzeko. 

ARROZ SALTEATUA OLAGARROAREKIN, ONDDOEKIN ETA TXISTORRAREKIN 

6 lagunentzat

Osagaiak:

  • 500 g Basmati arroz 
  • 300 g olagarro
  • 100 g oliba olio
  • 6 baratxuri ale
  • 2 txistorra (edo Asturiasko txorizo)
  • 100 g onddo zuri

Nola egin:

Ur gazi askorekin egosi arroza,  10-1 proportzioan. Irakiten 10 minutu daramatzanean, egosketa eten behar da, ur hotzarekin freskatuta. 

Konfitatu onddoak oliotan baratxuriekin: 30 minutu 80 edo 90 gradura. Onddoak atera eta gorde, eta olio horretan bertan jarri txistorra eta errepikatu eragiketa.  

Txistorra eta olagarro erroak zatitu antzeko puskatan. 

Zartagin batean (edo wok batean ahal bada, hobeto) eta su bizi-bizian salteatu osagai guztiak, konfitatzeko erabilitako olioa erabilita, olagarroarekin hasira

Emaitza izango da arro lehor eta aske bat, oso usaintsua.  

FABA EDO BABA BELTZAK OLAGARROAREKIN ETA OTARRAINXKEKIN 

6 lagunentzat

Osagaiak:

  • 500 g faba edo baba beltz
  • 1 baratxuri ale, 1 porru, 1 azenario, 1 tipula, 1 apio adar
  • 500 g olagarro
  • 250 g otarrainxka
  • 100 g oliba olio
  • 100 g Bizkaiko saltsa
  • 8 tinta sobre

Nola egin:

Babak egosi: irakiten hasi arte itxaron, aparra kendu eta gehitu barazkiak eta oliba olio txorrotada bat. Egosketa honetan kontuan hartu behar da naben gogortasuna.

Olagarroa egosi eta ur hori gorde. Olagarroa zati txikitan egin eta gorde hori ere.  

Ontzia egokia hartuta, bota olioa, gehitu olagarroa, tinta, Bizkaiko saltsa eta olagarro salda bere neurrian. 5 minutuz egosi eta gatz pixka bat bota.  

 Aurrez salda kenduta edukiko ditugu babak, eta gehitu ontzira. 

Nahastura hori egosi osagai guztiek bat egin eta saltsak dagokion testura hartu arte. Gatz eta pikante puntua eman. 

OLAGARROA CODIUM ALGADUN GUAKAMOLEAREKIN (janaurrekoa)

6 lagunentzat

Osagaiak:

  • 1 ahuakate
  • 6 zati olagarro egosi
  • 1 koilarakada codium alga
  • 1 koilarakada de martorri xehatu
  • 1 koilarakada oilar moko 
  • 1 koilarakada oliba oilo birjina estra
  • -lima erdiaren zukua 

Nola egin:

Zuritu ahuakatea eta zanpatu lima erdiaren zukuarekin. Gehitu oilar mokoa

OILAR MOKOA: tipula more baten erdia + tomate erdia, dena zati txiki-txikitan.  

Gehitu codium algaren koilarakada, olioa, eta landu nahastura hori gatza neurrian jarrita.   

Koilaratxo banatan prestatu jateko: guakamole pixka batean, gainean olagarro zatia eta apaintzeko Galiziako ajada botoi bat jar daiteke.